ATARIKOA

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie posta elektroniko, web formulario edo web gune honetan dagoen beste baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak Fundación Sueskola Gipuzkoa Fundazioaren tratamendu-sistemetan jasoko direla (aurrerantzean “Sueskola”), horixe baita Tratamenduaren Erantzulea (IFZ: G75005306). Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuak eta harreman komertzialak kudeatzeko eta Sueskolaren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa (komertziala barne), bidaltzeko erabiliko dira.

Baldintza hauek onartzeak interesunak adierazitako tratamenduak egiteko baimen zehatza emanten duela esan nahi du. Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, Pribatutasun Politika honetan adierazitako helburuak betetzeko. Interesdunaren datuak tratatzeko oinarri juridikoak, datu pertsonalak babesteko arautegiaren baitan, tratamendurako baimena, eskatutako zerbitzuak emateko tratamenduen beharra, tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko edota tratamenduaren erantzulea legezko interesa (esate baterako, informazio komertziala bidaltzeko) dira.

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpeko moduan erabiliko dira. Sueskolak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

DATU PERTSONALEN BILKETA

Sueskolak datu pertsonalak modu egokian bilduko ditu eta helburu zehatzak, esplizituak, legitimoak eta beharrezkoak betetzeko tratatuko ditu.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Sueskolak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea. Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea.

INTERESDUNEN ESKUBIDEAK

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Sueskola, Upabi Aldea, 2, 20240 Ordizia (Gipuzkoa), 943088050 telefono zenbakia, edo posta elektroniko honen bitartez: info@sueskola.eus.

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu. Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa: www.aepd.es

DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA

Datu pertsonalak babesteko legedia betez, bereziki 2016/679 (EB) Arautegia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”), Fundación Sueskola Gipuzkoa Fundazioak jakinarazi nahi dizu Datuak Babesteko Ordezkaria izendatu duela eta interesdunen eskura jartzen dituela bere kontakturako informazioa:

Erakundea: DPO BIDE, S.L.
Hekbidea: Azkoitia Plaza, 5, 2.D - 20011 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Telefono-zenbakia: +34 943453588
Posta elektronikoa: info@dpobide.com

SEGURTASUN-NEURRIAK

Sueskolak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Sueskolaren erantzukizunpekoak.

INDARRALDIA

Sueskolak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Sueskolak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Sueskolak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.

JURISDIKZIOA

Sueskolaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Sueskola eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Sueskolak zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.