Zer da Sueskola?
SUESKOLA Fundazioa suteak itzaltzeko prestakuntza-zentro bat da, benetako suarekin, aintzindaria eta azken belaunaldikoa Euskadin eta Estatuko gainerako erkidegoetan duen teknologia berritzailearengatik.
SUESKOLA Gipuzkoako Foru Aldundiak hiritar guztientzat sortutako proiektua da, profesional nahiz partikularrentzat, eta helburua da bertara gerturatzen diren ikasleek suteen aurrean zer neurri hartu behar dituzten eta haiek nola itzali behar dituzten ikastea.
Ordizian kokatua dago, Gipuzkoan, eta bere xedea da:
- Larrialdi zerbitzuetako profesionalak prestakuntza maila egokietan trebatzea eta mantentzea.
- Enpresen eskariari erantzutea suteen prebentzio eta itzaltze gaietan.
- Suteen prebentzio eta itzaltze gaietan hiritarrei jakintzak igortzea.
Prebentzioa
SUESKOLAren xede nagusia da eskaintzen den prestakuntzaren bitartez suteak saihestea.
Ondo gaitutako profesionalek osatzen dute gure pedagogo taldea. Ez dugu ahaztu behar, garaiz erantzuteko beharrezkoa dela arriskuen eta suteen prebentzioan oinarritutako prestakuntza on bat jasotzea.
Horregatik, profesional, enpresa nahiz partikularrentzat beharrezkoa da horrelako zentro bat edukitzea erreferentzia modura, bertan prestakuntza eta jakintza espezializatua jaso ahal izateko. Prestakuntza hori burutzeko, hainbat ikastaro eskaintzen dira SUESKOLAko instalazioetan.
Ikerketa
SUESKOLA sortu zenean aurreikusi ziren helburuen artean, bat ikerketak egitea zen, bai segurtasun gaietan bai suteen aurkako borrokan.
Eskolako instalazioei esker, profesionalek fenomenoa iker dezakete, izan ere, sua simulazio bidez sortzeko eta sua itzaltzeko sistema berritzaileak baitaude zentroan. Horri esker, profesionalek hainbat eremu iker ditzakete, esate baterako, sua itzaltzeko moduak, material berrien sorrera, etab.